Haur Hezkuntzan elikadura ohitura osasuntsua lantzeko asmoz fruta eguna izendatu dugu. Frutaren eguna ostiralean izaten da. Ikasle bakoitzak berak aukeratutako fruta ale bat ekartzen ohi du. Fruta horiek zatitu eta denak nahastu egiten ditugu. Ondoren lurrean eserita denon artean jaten ditugu. Horrela haurrei aukera ematen zaie fruta mota ezberdinak dastatzeko. Bihotza … [Read more...]
GABONAK ETA ELIKADURA
Gabonetan gehiegikeriarik gabe jatea posiblea da; ez dago zertan baztertu gustuko turroiak, txokolateak edo mazapanak, hori bai, neurrian hartu behar produktu horiek. Elikaduran desorekak saihestea edo murriztea eta aldi berean festak bazkari eta afari berezien bidez ospatzea posible da, hurrengo arauei jarraituz gero: menu osasuntsuak pentsatu ahal dira, eta, aldi berean, … [Read more...]
ESTATUKO II. CONFINT (Bartzelona 2014/11/12-15)
Asteazkena iritsi bezain aster gure ekipaia autobusean laga eta 9 orduko bidaia hasi genuen. Hasteko esan beharra dago Espainia osoko ikastetxetako ordezkariak elkartu ginela Estatuko II. Confintean. Hasieran, elkar ezagutzeko dinamika batzuk egin genituen. Ondoren, gela haundi batean bildu eta bertan autonomia erkidegoko ezaugarri eta ekintza garrantzitsuenak azaldu genituen. … [Read more...]
IRAES 21,GURE IKASLEAK BARTZELONARA DOAZ
Azaroaren 12tik 15era, gure ikasleak Iñigo Uria, Maria Vaquero eta Leire Larrañaga Bartzelonara joango dira Jesus irakaslearekin. Iraes 21eko Espainiako II CONFINTean parte hartuko dute (Conferencia Infanto-Juvenil),Euskal Herritik zazpi ikastetxe aukeratuak izan dira eta Floreaga bat izan da . Bertan gure planetaren aldeko konpromiso zaharren betetze-maila eta konpromiso eta … [Read more...]












