Solidaritate Pintxo ekimenean parte hartzeko aukera bikaina izan genuen larunbatean, maiatzaren 7an, Azkoitiko plazako Kontzejupean, hots, pintxo eta trago ederrak hartu eta, bide batez, behartsuei laguntzeko aukera. Gazteak eta Garapena taldekoek barra handia prestatu zuten goizean goiz. Gure laguntzaileek etxean egindako pintxoak, opil eta bizkotxoak laster hasi ziren … [Read more...]
GARIZUMA “Isiltasun garaia”
Garizuman sartuta gaude. Kristauontzat gure bizimodua, ekintzak, harremanak… aztertzeko eta aldaketak egiteko garaia da. Eskolan egiten ditugun gauzak, lagunekin eta familiarekin ditugun harremanei buruz pentsatzeko tartetxo bat hartu dugu. Eta aldaketak egiteko prest gaudela adierazteko, denok plastilinazko bihotz txiki batzuk sortu ditugu. Honekin … [Read more...]
JANARI BILKETA
Gazteak eta Garapena taldeak 7000 kilo janari bildu ditu Azkoitian Beninera bidaltzeko. Urtarrilaren 21ean eraman zen janaria Iruñera, han beste salestar eskola eta parrokietan bildu den janariarekin bateratu eta kontainerra osatzeko. Iraungitzen ez den janaria bildu da: babarrunak, dilistak, txitxirioak, arroza, pasta, … Jende asko izan dugu laguntzaile Beninerako janaria … [Read more...]
Kometekin lanean
Ikasturtea hasi dugu eta berarekin ohitura den bezala, lehenengo saioa burutu dugu. Aurten kometa izango dugu ikurra. Kometak beri goranzko bidea egiten dute eta gu ere bide hori jarraitu nahi dugu, Jesus eta bere irakatsietatik gertuago egoteko. Datorren urtean joko olinpikoetako urtea dugu eta beraien izpiritua jarraituz, gu ere gehiago, hobeago izaten saiatu nahi dugu. … [Read more...]












