Arratsalde on guztioi! Lehenengo bi aste pasatu dira martxan jarri genuenetik lehiaketa eta gehienok, oso ondo ari zarete baina beste batzuk, ez hain ondo. Beraz, arauak argiratuko ditugu. Kontuz arauak ez errespetatzearekin, ikuskari sekretuak baitaude begira. Lehiaketa puri-purian dago...Momentuz, irakasleak doaz aurretik! Begiratu Ostadar txokoan! Gogoratu: zenbat eta … [Read more...]
SANTA AGEDA BEZPERA
Gaur otsailak 4, Santa Ageda bezpera izanik, kopla kantari ibili gara. Makila hartu eta natura esnatzen saiatzeaz gain, gure herriko agintari, saltzaile eta herritarrak zirikatzen ibili gara, ohiturari jarraituz. Covid-a dela eta ezin izan dugu guk nahiko genukeen bezala ospatu, baina esan beharra dago, giro alaian, gozatuz, ospatzea lortu dugula. Txikienak … [Read more...]
TXURI-TXURI
Bai ederki ibili garela jolasean! Txuri-txuri utzi dugu gela!!! … [Read more...]
ON BOSCO
Egun berezia izan dugu gaurkoan. Urtarrilak 31, On Boskoren eguna. Horregatik, ekintza ezberdinez beterik eduki dugu eguna: jolasak, lehiaketak, Ekain Txouren ikuskizuna, pelikula eta nola ez, esnezko ogia eta txokolatea meriendatzeko. Ederki ospatu dugu! … [Read more...]












