Azpeitiko Basozabal jauregia izan da aurten ere bertso idatzien eskolarteko txapelketaren lekuko. Gure ikastetxetik 23 ikaslek hartu dute parte txapelketan, LHko hamaseik eta DBHko zazpik. Hiru mailatan parte hartu dugu: LH 3-4, LH 5-6 eta DBH 1-2. Ordu bete izan dute ikasleek euren koplak edota bertsoak egiteko, serio aritu dira eta bertso sorta politak osatu … [Read more...]
Elur magikoa: paperezko negua
Paperarekin elurra sortzea modu zoragarria da edozein espazio alaitasunez eta dibertsioz betetzeko. Haurrek beren irudimena askatu dezakete paperezko malutak moztu, zimurtu edo botatzen dituzten bitartean, unea joko magiko batean bihurtuz. Ekintza honek sormena pizteaz gain, urteko edozein sasoitan neguaz gozatzeko aukera ematen die. … [Read more...]
Urtaroak festarik festa
Iritsi dira aurtengo Inauteriak! Izugarrizko gogoa geneukan kalera irten eta gure mozorroak erakusteko. Aurten, 4 urtaroak irudikatu ditugu gure jantzien bidez. Egia esan, ezin hobeto etorri zaigu gai hau, azken egunetan urtaro guztietako eguraldia ikusi baitugu. Udaberria eta animaliak, uda eta hondartzako egunpasak, udazkena eta bertako festak eta negua eta ospakizunak. … [Read more...]
Javi joan zaigu
Azkoitia, 2025eko otsailaren 17 Javiri, eskerronez: Hainbeste urtetan Floreagan gure ondoan aritu eta gero, asko zeukaagu hiri buruz esateko, asko hiri eskertzeko. Hirekin bizi izandakoez oroitzen hasi, eta ikasleekin batera eta bestera egindako ikasbidaiak dizkiagu gogoan: Barria, Gorliz, Bartzelona, Madril… baina bidaia-mota asko zagok mundu … [Read more...]



