Egunean Behin jokoaren 17. denboraldia amaitu zen lehengo astean. 10 astez garatu den denboraldi honetan, astero-astero 57.000 lagun inguruk jokatu dute. Gure DBHko ikasleak ere aritu dira egunero euskaraz eta euskararekin jolasean. Bi kategorietan banatuta oso gustura aritu dira euren artean nork galdera gehiago asmatu. Orain jaso dituzte euren sariak. Bejondeizuela guztioi, … [Read more...]
Tanta urdinak!!!
Apirilak 2a, mundua urdintzeko eguna eta gu ere gure aletxoa jartzen ibili gara. Bakoitzak dituen ezaugarrien errespetuan lanean jarraituz, mundu ederrago bat sortzeko asmoz. Gaur, Autismoaren Nazioarteko egunean eta egunero! … [Read more...]
Goiz pasa ederra, urtegitik araztegira
Gaur goizean eta eguraldia lagun genuela irteera polita burutu dugu 5. mailako ikasle eta irakasleok. Agenda 2030 proiektuaren baitan antolatzen da eta Nuarbeko Ibai-Eder urtegia eta Azpeitiko Ibai-Eder Edateko Uren Araztegia bisitatu ditugu. Hasieran urtegiko mekanismo-etxolan oso ondo azaldu digute nola dagoen egina urtegia eta baita nola funtzionatzen duen ere; … [Read more...]
Ipuinak gozatuz
Gaur ikastetxean San Jose eguna ospatu dugu. Berrikuntza moduan, Guraso Elkarteko kideak txokolatada antolatu dute. Arratsaldean patio berdera jaitsi eta txokolatea eta opiltxoak banatu dizkigute eta patiora igo gara hauek dastatzera. Ondoren, ipuin lehiaketako sari banaketa izan dugu. Zorionak saridunei eta eskerrik asko antolatzaileei!! … [Read more...]












