Floreagako 6.B gelako ikasleek berriro irabazi dute Euskadi mailako Consumopolis 20 lehiaketa! Harrotasunez beteta gaude Floreagan! Aurten ere gure 6.B gelako ikasleek Kontsumobidek antolatutako Consumopolis lehiaketan parte hartu dute eta, ez hori bakarrik, Euskadi mailako lehen hiru sariak eskuratu dituzte berriro! Bai, ondo irakurri duzue: 1., 2. eta 3. postuak gure … [Read more...]
LH5-6 ZUHATZAN
Aurtengo kanpaldia amaituta hiru egunetako egonaldia baloratzeko unea iritsi da. Eguraldia lagun, egun zoragarriak bizi izan ditugu. Egun bakoitzean ekintza bat genuen: windsurf, pedaloak, arrauna... Aukera ezin hobea kirol hauek hobeto ezagutzeko eta arituaz gozatzeko. Geratzen zitzaigun denbora librean paseoan, jolasean edota bainatzen ibili gara. Gauetan berriz abestiak, … [Read more...]
Axkoittiko hitzek
Maiatzaren 8an Axkoittiko hitzen jolasa martxan jarri genuen LHn. Astero bi hitz jarri ditugu lehenengo solairuko kortxoan eta ikasleek papertxo batean esanahia idatzita kaxa batean sartu behar zuten. 5 astetan zehar, gure herriko 10 hitzen esanahia idatzi beharra izan dute. Parte hartzaileak asko izan dira, eta denek ere ondo egin duten arren, ondoen egiten dutenak, Julen … [Read more...]
Jaialdia
Beste behin ere, ikasturte amaierako Jaialdia ospatu dugu ilusio handiz. Eskerrak eman nahi dizkiegu bihotz-bihotzez ikasle, irakasle, familiak eta ikastetxeko langile guztiei, egindako ahalegin eta parte-hartzeagatik. Eta nola ez, bertaratu zareten guztiei. A ze giroa jarri duzuen! … [Read more...]












