Ohiturak ez direla galdu behar eta ikasturteari hasiera emateko, gurean ohikoa dugun ekintza bati jarraipena eman diogu gaurkoan: Urrategira igoera. Giro lainotsua izan dugu bidelagun, eta aldapan gora herriko txoko eder honetara iritsi bezain laster neke guztiek alde egin dute. Hamaiketako ederra egin, indarberritu eta jolas eta dantza saio ederra egin ondoren, berriro etxera … [Read more...]
ONGI ETORRI 2024-25
Gaur, irailak 10, hasiera eman diogu ikasturte berriari Floreaga Ikastetxean. Ikasleak pozik eta ilusioz beteta itzuli dira, udako oporraldiaren ondoren, berriro elkarrekin ikasteko eta gozatzeko gogoz. Lehen egunean, irakasleek harrera beroa egin diete ikasleei, eta gelan elkartzeak poztasun handia ekarri du. Urte honetan, erronka eta abentura berriak izango ditugu, eta … [Read more...]
IZENA DUENA, BADA
Izena duena, bada. Euskal mitologia eta kultura presente ditugu egunerokoan eta orain are gehiago izango ditugu. Joanes Karrera eta Iñigo Borda artistek mural erraldoia egin dute frontoiko horman. Bertan Mari eta Sugaar ikus ditzazkegu, zein baino zein boteretsuago. Bi asteko lanaren ondoren, dagoeneko ikusgai dago artelan eder hau. Lan bikain egin dute. Eskerrik asko … [Read more...]
GURE ARTEAN 91
Hemen duzu Gure Artean aldizkariaren azken alea. Hiru hilabete hauetan burutakoa aurkituko duzu bertan. … [Read more...]












