Ohiturak zaindu eta komunitatea sendotzeko, gaur goizean berriro ere Urrategira igo gara Lehen Hezkuntzako ikasleekin. Bero handia iragarrita egonik, ur botilak ondo bete eta eguzkitik babesteko neurriak hartu ditugu; hala ere, giro alaian eta segurtasunez egin dugu bidea. Goi-aldean, hamaiketako goxoa partekatu, indarrak berritu eta jolas saioaz gozatu dugu. Hurrengoan ere … [Read more...]
2025-26 egutegiak
Hauek dira 2025-2026 ikasturteko egutegiak. HEZIKETA > EGUTEGIAK atalean ere eskuragarri dituzu. … [Read more...]
Gure Artean 93
Hemen duzu Gure Artean aldizkariaren azken alea. Hiru hilabete hauetan burutakoa aurkituko duzu bertan. … [Read more...]
LH 3-4 Barrian
Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleak Barrian hiru egun pasatu ditugu ikasturteari amaiera emateko. Barriara iritsi aurretik, Artium (LH3) eta Arkaute (LH4) bisitatu genituen goizean zehar eta hamaiketakoa ere bertan egin genuen. Bisitak amaitu ostean, autobusak hartu eta Olarizuko parkeko zelaietara joan ginen bazkaltzera eta jolastera. Barriara … [Read more...]



