Gaur goizean LH5eko neska-mutilok HH 5eko geletara joan gara Olentzeroren gutuna idazten laguntzera. Bakoitzari ume batekin egotea tokatu zaigu eta laguntzea ere bai. Beti bezela zerrenda luzeak egin ditugu. Bukatu ostean antzerki txiki bat eskeini digute Lurdesen gelakoek eta gabon kantak Majen gelakoek. Guri 5 urtekoen gelan egon gineneko oroitzapenak etorri … [Read more...]
EUSKARA EGUNAREN IRABAZLEAK
EUSKARA EGUNAREN LEHIAKETAKO IRABAZLEAK Aste honetan Euskararen Egunaren inguruan egindako hainbat lehiaketetako irabazleek merezitako sariak jaso dituzte. Astelehenean, DBHn hiru astetan zehar burutu zen ginkanako irabazleari saria eman zitzaion. Esan beharra dago lau probetan erantzun zuzenak batek baino gehiagok eman zituztela. Hori dela eta, hauen artean zozketa egin … [Read more...]
XXVII. GABON KANTAK EGITARAUA
Azken hogeita sei urteetan bezala, igande honetan Floreaga Ikastetxeko "ELKARREKIN" guraso elkarteak antolatzen duen GABON KANTAK saioa ospatuko da. Ekitaldia, Baztartxo antzokian izango da eguerdiko 12:00etan. Bertan zazpi abesbatza izango ditugu: Floreagako haurrak, Debako musika eskolako abesbatza, AB korua, Bergarako musika eskolako abesbatza, Mutrikuko korala, … [Read more...]
EUSKARAREN EGUNA
ABENDUAREN 3A EUSKARAREN EGUNA ADIERAZPEN INSTITUZIONALA Ikastetxe mailan gaur ospatu dugu aurtengo Euskara eguna. Hala ere udalak, larunbatean bertan egin zuen, plenoan aho batez onartutako adierazpen instituzionalaren aurkezpena. Alkateak adierazpena irakurri zuen han bildu ginenon aurrean eta ondoren bi ikastetxeetako ikasleak pare bat bertso eskaini zituzten, … [Read more...]



