Urriaren 22an Rafael Cristóbalek, Konfiantzaren Pedagogiaren sortzaileak, Floreagan emango duen hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Konfiantzaren pedagogiaren oinarriak: Guraso Eskolak gaia hizpide hartuta, ikasturtean zehar Guraso Eskolan landuko diren gaien aurkezpena eta berauen garrantzia azalduko du. Aldi berean, pedagogiari buruz izan ditzakezuen zalantzak edo … [Read more...]
AGENDA 21EKIN EKINTZAZ EKINTZA
Urtero moduan, Agenda 21en ildoak jarraituz, irteera eta ekintza ezberdinak antolatu ditugu. Hainbat taldek hartu dute parte, hala nola, LHko 2. mailatik hasi eta 6. mailara arte. LH 2ko ikasle taldea Loiolako errota ikusteaz gain, egun polita pasa dute Loiolako inguruetan. LH 3koak aldiz, Ekain Berri kobazuloetan barrena ibili dira, eta arratsaldean, Azpeitiko tren museoan … [Read more...]
FAMILIAK SOMALON
Familia bat garelako, elkarrekin biziz, elkarrekin jolas eginez eta elkar zainduz pasa genuen asteburu zoragarria. Somalok elkartu gintuen Floreagako indio eta bakeroak. Besteekin esperientzia hau bizitzeko ilusioak bildu gintuen eta bikain atera zen. Mila esker hau guztia prestatzen maitasun osoz aritu zineten guztioi, bertan egondako guztioi eta familia zoragarria osatzen … [Read more...]
EDUCAMOS APLIKAZIOA
Duela ikasturte batzuk EDUCAMOS plataforma erabiltzen hasi ginen. Harrezkero askotan egin izan dute aldaketa edo hobekuntzaren bat plataforman. Oraingo honetan telefonorako aplikazioa da berritu dena. Erabiltzeko erraza da. Egin beharrekoa Aplikazio zaharra ezabatu Aplikazio berria hemendik deskarga … [Read more...]



