Martxoak 21 Down Sindromearen Nazioarteko eguna dugu eta, gure etxean, ikusgarritasuna emateko galtzerdiei bizia eman diegu. Pare ezberdinak jantzi ditugu eta soinean izateaz gain, bazter guztietan zintzilikatu ditugu. Gure galtzerdi parea bezala, guztiok gara ezberdin baina bizitzaz gozatzeko, eskubide bera dugu gutako bakoitzak, beraz EZ NAZAZU GELDITU esan bat eginik … [Read more...]
KONFIANTZAREN PEDAGOGIA: Autoestimua haurtzaroan – Haurraren autoestimua indartuz!
Martxoaren 26an Rafael Cristóbalek (Konfiantzaren Pedagogiaren sortzailea) Floreagan emango duen hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Konfiantzaren Pedagogiaren baitan, Autoestimua haurtzaroan – Haurraren autoestimua indartuz! izango du aztergai. Gaia atsegin baduzue, ez izan inolako zalantzarik, ongi-etorri gurera! Eguna: martxoaren 26an Ordua: … [Read more...]
ETA HANDITAN, ZER?
Azken aste hauetan Haur Hezkuntzan lanbideak landu ditugu. Lanbide desberdinetan aditu bilakatu gara eta horretarako gurasoen laguntza izan dugu. Lehenengo, Arturo Garateren bisita izan genuen, Gillenen aitatxorena. Arkitekto batek zer egiten duen azaldu zigun eta gure etxeak herriko zer lekutan dauden ere erakutsi zigun. Hurrengo bisita Jokin Eizagirre suhiltzailearena izan … [Read more...]
MARTXOAREN 8a
Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintza ugari izan dira atzo eta gaur ikastetxean. Ekitaldiak hasteko, atzo, Egun Onak DBH3-ko ikasleen esku izan ziren. Gelaz gela, Emakumearen eguna ospatzearen zergatia azaldu eta ikasle bakoitzari koloretako bihotz bat eman zitzaion, bertan emakumeen aldeko mezuak idazteko aukera emanez. Ikastetxeko lehenengo … [Read more...]



