FLOREAGAKO HAUR ESKOLA Animatu eta etorri gu ezagutzera! 2026-27 ikasturterako matrikulazio-aldia (irailetik aurrera hasteko) apirilaren 13tik maiatzaren 13ra izango da. Floreagako haur eskola hamaika hilabetez dago zabalik; irailetik uztailaren amaierara arte, baita bi urteko umeentzat ere. Goizeko 07:30etik arratsaldeko 17:00etara dago irekita. Informazio gehiago behar … [Read more...]
Korrika Txiki 2026
Badator Korrika! Eta gaurkoan Korrika Txiki egin dugu herriko kaleetan zehar. Urduritasuna eta irribarreak lagun, korrika aritu gara lekukoa elkarri emanez. Eguzkia eta guzti atera da Korrikari babesa eman diogunean. Izan ere, argi dugu gu ere euskara garela, euskaraz bizi nahi dugula. Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa Korrika! Azkoitian ere euskararen alde! … [Read more...]
Gozatu ederra bertsoaren aitzakian
Udaberriaren atarian, urtero bezela, Eskolarteko bertso idatzien txapelketa iritsa da. Aurreko urteetan bezalaxe Azpeitiko Basozabalen izan zen Urolako saioa. LH eta DBHko maila ezberdinetako 22 ikaslek hartu zuten parte aurtengoan eta goiz pasa ederra egiteko aukera izan genuen bertsoaren aitzakian. Ia-ia oharkabean euskal kulturan hainbesteko pisua eta indarra duen … [Read more...]
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela eta, gaur goizean ikastetxean ekintza berezi bat antolatu dugu. Helburua herriko emakume langileei gure aitortza eta eskerrona adieraztea izan da. Horretarako, LH1etik DBH4ra arteko ikasleak 10 talde mistotan banatu ditugu, eta Azkoitiko hainbat merkatalgunetara joan gara. Batez ere emakumeek gidatzen dituzten negozioetara eta … [Read more...]



