Azken urteetan bezala, Azkoitiko Gazteak eta Garapena gobernuz kanpoko erakundeak, Beningo kaleko umeen aldeko zozketa antolatu du. Saria honako hau da: Imanol Agirretxe Errealeko jokalariak emaniko kamiseta, berak sinatua; Migel Zubizarreta “Bolante” eta Maite Agirre “Krispin” margolarien bi koadro bikain, eta Joseba Jatetxean bi lagunentzat bazkari edo afaria. Saria … [Read more...]
ELKAR HAZI-JOLAS GUNEA
Zer da eta nori dago zuzendua? Guraso eta haurrek elkarrekin jolasteko gunea da eta 0 - 2 urte bitarteko haur eta beraien gurasoei dago zuzendua. Noiz eta nola izango dira saioak? Saioak larunbat goizetan, 11:00etatik 12:00etara, Floreaga Salestar Ikastetxean izango dira. Lehenengo saioa urriaren 5ean izango da (gainontzeko datak hurrengo egunetan … [Read more...]
3.000.000
ARGAZKI ASKO IKUSTEN DIRA floreaga.eus-en Gure webgunearen bidez FLOREAGAko eguneroko martxa islatu nahi izaten dugu. Informazio asko zabaltzen da webgune honen bidez, asko da bertan idatzitakoa, baina askotan argazkiak izaten dira neska-mutilek egiten eta bizitzen dutena ondoen erakusten dutenak . Irailaren 11n, atzo, 3.000.000 argazki ikustera iritsi ginen. Berez askoz … [Read more...]
HASI GARA!
Ikasle gehienek 2013-14 ikasturteari hasiera eman diote. Irailaren 3an Haur Eskolakoak hasi ziren, eta gaur, 9an, gainontzeko guztiak. Batzuk irribarrez etorri dira, beste batzuk ez hainbeste. Batzuentzat beraien lehenengo ikasturtea, beste batzuentzat azkena. LHkoak ikasturtero bezala Urrategira bidean jarri dira. Modu polita ikasturtea hasteko! Bidean udako pasadizo … [Read more...]



