Goiz pasa ederra antolatuta eduki arren, zeruko kolorea ikusita, ez gara ausartu San Martinera igotzen. Hare ere, egun honetako tradizioari eutsi nahian, gelara ekarri dugu kanpaia eta bertan astindu. Arratsaldean aldiz, batzuk igo dira San Martinera kanpaia jotzera. … [Read more...]
ETXEAN BEZALA
Familiarizazioa: haurra etxean bezala sentitzeko prozesua. Eskolako lehen egunetan hainbat emozio desberdin sentitu nituen: urduritasuna, tristura, beldur pixka bat... Ez da txantxetakoa, e! Leku berria, aurpegi ezezagunak... batzuetan gurasoengandik banatzerakoan, negar egin nuen. Aste batzuk pasa dira eta orain gustura etortzen naiz! Seguru eta eroso sentitzen naiz. … [Read more...]
GAU BELTZA
X. mendera arte ospatzen zen tradizioari eutsi eta indartzeko asmoz Gau Beltzari buruz aritu gara egun hauetan. Egun Onetan Eguzkiloreko ikasleek Gau Beltza azaldu diete LHko eta DBHko ikaskideei. HHn ere giroan sartu dira marrazkiekin eta aurpegiekin. Bideo hau ere prestatu dugu Gau Beltza zer den ulertzeko. https://vimeo.com/1025203942?share=copy#t=0 Gogoratu jantzi … [Read more...]
PAUSOKA PAUSOKA
Pausoka pausoka bagoaz aurrera, poliki-poliki betez gure ametsak. Lagun eta adiskide denak bat eginik, barre eta algara, ba al zatoz gurekin? Doako matrikulazio epea zabalik. Goizeko 7:30etik arratsaldeko 17:00etara. … [Read more...]












