Aurten Euskaraldia dela eta Kafe-tertulia bat antolatu dugu ikastetxean. Horretarako, Azkoitiko udala UEMAn sartzeak ematen digun aukeratako bat baliatu dugu. UEMAk bai irakasle, bai ikasle eta bai gurasoentzat hizkuntzaren inguruan hausnartzeko saioak eskaintzen ditu eta hori aprobetxatuz maiatzaren 21ean 18 lagun elkartu ginen ikastetxeko jangelan gure eta gure seme-alaben … [Read more...]
Gure bihotzaren taupadak EUSKARAZ dira!
Dakizuen moduan Floreaga ikastetxeak bat egin du ostegunean hasi zen Euskaraldiarekin. IV. Edizioa maiatzaren 15etik 25era izango da. Irakasleok eman dugu izena eta ari gara txapa jantzita dinamikan parte hartzen. Ahobizi edo belarriprest, baina elkar mugituz egingo dugu. 16 urtetik beherakoek ofizialki parte hartu ezin badute ere, xaxatzaile gisa arituko dira inguruko … [Read more...]
Lasterketa solidarioa
Gaur arratsaldean lasterkarien arnasa, alaitasuna eta animoak nagusi izan dira Floreaga Ikastetxeko goiko patioan. Izan ere, 500 ume inguru eta hainbat irakasle korrika aritu dira, LILOANEN - Filipinetako haurren eta ikasleen hezkuntzarako laguntza proiektuarentzat, diru laguntza bat bideratzeko asmoz. Ume bakoitzak berak aukeratutako itzuli kopurua eman dizkio zirkuitoari. … [Read more...]
Ipuinek batzen gaituzte
Irakurketa eta ipuinak funtsezkoak dira eskolan, irudimena pizten digutelako, ikasten laguntzen digutelako eta amets egiteko aukera ematen digutelako. Eskerrik asko bihotz-bihotzez ipuinak irakurtzera etorri zineten LH6ko gure lagun guztiei: une oso berezia izan zen guretzat. Zuen ahotsak entzutea, pertsonaiei bizia ematen ikustea eta une horiek elkarrekin partekatzeak, ilusio … [Read more...]



