ABENDUAREN 3A EUSKARAREN EGUNA ADIERAZPEN INSTITUZIONALA Ikastetxe mailan gaur ospatu dugu aurtengo Euskara eguna. Hala ere udalak, larunbatean bertan egin zuen, plenoan aho batez onartutako adierazpen instituzionalaren aurkezpena. Alkateak adierazpena irakurri zuen han bildu ginenon aurrean eta ondoren bi ikastetxeetako ikasleak pare bat bertso eskaini zituzten, … [Read more...]
PSIKOMOTRIZITATEA – ELKAR HAZI
Larunbat honetan, abenduak 3, Elkar Haziko lehenengo saioa burutu genuen. Psikomotrizitaterako tartea izan zen eta haurrek beraien gorputzekin zenbat gauza egiten zituzten erakutsi zieten gurasoei. Salto eta salto eta korrika nahikoa egin ondoren ipuintxo batekin erlaxatu ginen. Hurrengo saioa otsailaren 4an izango da eta esperimentaziorako tartea hartuko dugu. ANIMATU ONDO … [Read more...]
HAUR ESKOLA – ZENTZUMENAK ETA GORPUTZA
Zentzumenak bizitza osoan zehar garrantzitsuak badira ere, garrantzitsuagoak bilakatzen dira haurraren lehenengo hiru urteetan zehar. Lehenengo hiru urte hauetan ere pauso handiak ematen dituzte beraien gorputzaren ezagutzan. Guzti hau lantzeko ekintza desberdinak burutu ditugu Haur Eskolan. Hitzak eta argazkiak: Haur Eskolako hezitzaileak. … [Read more...]
FLOREAGATXIKI, BLOG BERRIA
Ikusi nahi al gaituzue Haur Eskolan? Hemendik aurrera gure jarduerak gertutik jarraitzeko aukera izango duzue. “floreagatxiki.blogspot.com.es” gure blog berrian, gai desberdinak lantzen, jolas dibertigarrietan, eguneroko ekintzetan… ikusiko gaituzue. Bere egitura argia eta erraza da, intuizio bidezkoa. Nahiago baduzue, betiko webgunetik, www.floreaga.eus , datozen … [Read more...]



