Azaroaren 11 Azkoitian egun garrantzitsua da. Ohiturak dio San Martinera igo behar dela kanpaia jotzera. Gure ikastetxeak ere parte hartzen du jardurera polit honetan. Ondo gosalduta etorri dira gure txikiak eta dinbi-danba aritu dira Azkoitiko herritik entzuten zirelarik kanpai hotsak. Haur Eskolakoak ere ez dira gutxiago izan eta kanpaia jotzeko aukera izan dute ikastetxeko … [Read more...]
HE UDAZKENA
Aurten, Txomin txorimaloak udazkeneko hainbat fruitu erakutsi dizkigu: artoa, piperrak, kalabazak… Eguraldiak lagunduta hainbat txango egin ditugu, gure ingurua ezagutuz. Jolastuz eta ikasiz urrak, pinu kaskarak, gaztainak, hostoak… bildu eta beraiekin gure gelak apaindu ditugu. TXORIMALOA Firi-firi, firi-firi-fi haizea dator mendi goitik. Udazken, ken, ken txorimaloa … [Read more...]
PLISTI PLASTA – ELKAR HAZI
Ekainaren 6an, larunbata, 2014-2015 ikasturteko azkenengo saioa egin genuen. Haur eta guraso ur jolasekin gozatu genuen. Pili eta Mili pailazoak ere gurekin izan ziren plisti plasta saioa girotzen eta amaieran hamaiketako goxoa izan genuen. ONDO PASA OPORRAK!!! Hitzak eta argazkiak: Ana Amiano eta Mónica González … [Read more...]
HHkoak TXIKI PARKen ETA ORIOn
Ikasturteko azkenengo egunetan gaudenez urtero bezala ibilaldiko eguna heldu zaigu. Aste osoa ibilaldiko eguna heltzeko zenbat lo falta zaizkigun kontatzen egon gara. Azkenean heldu zitzaigun!!! Bakoitza bere motxila hartuta autobusera sartu ginen Txiki Parkera joateko eta handik Oriora. Eguraldi ona egin zigun eta denok zoragarri pasatu genuen. Nekatuta iritsi ginen, baina … [Read more...]












