Zer da eta nori dago zuzendua? Guraso eta haurrek elkarrekin jolasteko gunea da eta 2015-2016 urteetan jaiotako haur eta beraien gurasoei dago zuzendua. Noiz eta nola izango dira saioak? Saioak larunbat goizetan, 10:30etatik 11:30etara, Floreaga Salestar Ikastetxean izango dira. Lehenengo saioa abenduaren 2an izango da. PSIKOMOTRIZITATEA. (Abenduaren 2an) … [Read more...]
HAUR ESKOLAKOAK UDABERRIAN
Polita izan zara Udaberri!! Alai-alai ibili gara eskolan udaberri partean. Loreekin jolasean, txangoak eginez, animaliekin elkarbizitzen, jaki desberdinekin gozatuz... Laster oporrak ditugu eta hurrengo ikasturtean jarraituko dugu ekintza mordoa egiten. ONGI PASA UDAKO OPORRAK!! Hitzak eta argazkiak: Haur Eskolako hezitzaileak. … [Read more...]
HHkoen IBILALDIA
HHkoak Orion eta Txiki Park-en Aste osoa egunak kontatzen pasatu dugu. Zenbat lo falta dira?...eta azkenean ibilaldiko eguna iritsi zaigu. Eguraldiak lagundu digu eta goiz partea Orion eta arratsaldea Txiki-parken igaro dugu. Denok zoragarri pasa eta neka-neka eginda bukatu arren, berriro errepikatzeko prest gaude. Hitzak eta argazkiak: HHko irakasleak. … [Read more...]
ESPERIMENTAZIOA – ELKAR HAZI
Larunbatean, ekainak 3, Elkar Haziko azkenengo saioa izan genuen Mili eta Poloren konpainian. Ura izan zen esperimentuen protagonista eta txikiek asko gozatu zuten. ESKERRIK ASKO ELKAR HAZIN PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!! Hitzak eta argazkiak: Imanol García eta Ana Amiano. … [Read more...]












