Iritsi dira Gabonak eta horrekin batera bisita bereziak. Urteroko ohiturari jarraituz Olentzero etorri zaigu bisitan, baina aurten Mari Domingi ere gerturatu zaigu. Opariz beteta etorri dira, a ze jostailu politak ekarri dizkigutenak! Zintzoak izan al zarete galdetzean, inongo zalantzarik gabe, “oso oso, osooooo zintzo” ibili direla erantzun dute. Eskerrik asko Olentzero … [Read more...]
Bertso porra
Udazkenean zehar Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa egin da eta aurreko larunbatean, abenduaren 14an, finala izan zen. Horren harira, azken bi asteetan finalerako bertso porra egin dugu ikastetxean. Guztira LHko eta DBHko 134 ikaslek hartu dute parte. Zorionak Alai Martin txapeldunari eta baita gure porrako irabazleei ere! Segi dezagun bertsoekin gozatzen. FLOREAGA EUSKARAZ, … [Read more...]
HIZKUNTZA TXIKIEN ARNASGUNEA
Beste urte batez iritsi da abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna eta urtero egin ohi dugun moduan, giro bikainean igaro dugu eguna nahiz eta eguraldiak asko ez lagundu! Goiza trikitilari, txistulari, dantzari eta bertsolariekin hasi dugu. Ondoren, talde bakoitzak, bere gelan, HIZKUNTZA TXIKIEN ARNASGUNEei buruzko lanketa berezi bat egin du. Eta ikastetxeko ikasle … [Read more...]
LH3-LH4 ZIENTZIA MUSEOA
Gaur Floreagako LH3 eta LH4.mailetako ikasleok Donostiako Zientzia Museoan egun zoragarria igaro dugu, esperimentazio eta ikaskuntza giro dibertigarri batean murgilduta. Goizeko Planetarioko proiekzioa ikusi eta tailerrak egin ondoren, museoko txoko ugarietan aurkikuntza berriak egiteko aukera izan dugu, eta erakusketa harrigarriek asko gozatuarazi … [Read more...]












