Ikasturte berriarekin batera Eguzkilore ere martxan da. Ikasle batzordea, guraso batzordea eta irakasle batzordea elkarlanean hasiak gara 2018-19 ikasturteko erronkei aurre egiteko. Eta horien artean Euskaraldia dugunez, eraberritua den ikasle batzordea gelaz gela (DBHn) ibili da azalpenak ematen. Gogoratu zuen iritziak eta ekarpenak esku zabalik jasoko ditugula. … [Read more...]
DENOK ZU, DENOK ZU
Denok zu, denok zu. Mutil edo neska berdin du! Atzo, 2018ko azaroaren 6an,Gipuzkoako Foru Aldunditik bi teknikari gure ikastetxera etorri ziren. DBH1ekoei azaldu ziguten zer den indarkeria sexista eta nola egin arazoari aurre. Azaroaren 25 ari buruz ere hitz egin genuen.Elkarrekin ariketa batzuk egin genituen: indarkeria adibideak aipatu, emakume batek zer sentitu … [Read more...]
AHOBIZIAK ETA BELARRIPRESTAK
Dagoeneko hainbat guraso, aiton-amon, begirale eta irakaslek eman dugu izena Euskaraldian parte hartzeko. Ez baduzu oraindik izenik eman, aukeratu rola, belarriprest edo ahobizi, eta eman izena! Horretarako bi aukera dituzu: Online egin dezakezu euskaraldia.eus –en. Idazkaritzan dagoen inprimakia bete eta kutxan sartu dezakezu. ANIMATU … [Read more...]
ARRISKUAK INTERNETEN
Urriaren 25an, DBH 1 eta ondoren DBH 2ko ikasleek Arriskuak interneten hitzaldia izan dute. Ikasleei, zer-nolako delituen biktimak izan litezkeen interneten, nola saihestu horiek, eta, halako delituren bat pairatuz gero, zer egin behar duten azaldu zaie. Horretarako oinarrizko badaezpadako neurri batzuk azaldu zaizkie. Interesgarria benetan gaurko … [Read more...]



