Abenduaren 22an DBHko ikasleek basora egindako irteeraren ondoren, argazki lehiaketako talde irabazlea jakiteko unea izan da gaur. Ikasleek bozketa bidez hala erabakita, DBH 1eko Ada De la Quintana, Ariane Larrañaga, Libe Alberdi eta Naia Agirretxea izan dira saridunak. ZORIONAK! … [Read more...]
SAN SEBASTIAN EGUNA
Urtarrilaren 20an, San Sebastian egunez, Floreagako Haur Hezkuntzako umeek Danborrada jo dute. Aurten ez dugu goiko patioko danborradarik izan, guraso eta aiton-amonen aurrean,… Covid19a dela eta, taldeak bananduta egon dira danborra jotzen. Hala ere Sarriegiren musika ondo lagundu dugu danbor hotsez … Ea datorren urtean festa handiagoa egin dezakegun!! … [Read more...]
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON
Bizitza hankaz gora jarri zaigun urte honetan, bereziki eskerrak eman nahi dizkizuegu gugan jarritako konfiantza eta esker onarengatik. Egindako lanarekin harro eta datorren urteari begira lanean jarraitzeko gogoz aurkitzen gara. Floreaga osatzen dugun guztion partetik, bihotz bihotzez, ZORIONAK eta URTE BERRI ON! … [Read more...]
BASOKO SEKRETUEN BILA
Eskolako Agenda 2030en basoak lantzen ari garenez, abenduak 22ko goiza inguruko basoak ikertzen igaro dugu DBHko ikasleok. Eguraldi ederra lagun, DBH 1 eta 2koak Kukuerriko bide inguruan ibili gara basoko sekretuen bila; eta DBH 3 eta 4koak Aitza inguruan. Altxor asko ikusi ditugu: iratzeak, kukusagarrak, sendabelarrak… baita arrabio arrunta eta baso igel gorriaren erruteak … [Read more...]












