Aurtengo On Bosko Astea esperientzia ahaztezina izan da! DBHko ikasleek hiru hitzaldi inspiratzaile izan dituzte: kirolariekin (Jon Unanue eta Amaia Aizpuru), musikari Joseba Beristainekin eta boluntarioak (Maria Arrieta, Aitor Azkoitia eta Irati Lizarralde) inguruko hausnarketarekin. Eta HH eta LH ikasleak aldiz, magoen ikuskizunak. Astelehenean: Jon Unanue pilota … [Read more...]
Danborrada
San Sebastian eguna aprobetxatuz, gure txikiek danborrada zoragarri bat eskaini digute. Haurren danbor hots bakoitza, beraien poz eta ilusioaren oihartzuna izan da, airea ametsez eta itxaropenez betez! … [Read more...]
URTE BERRI ON
Urte berri honetan gure elkartasuna, poza eta arrakasta opa dizuegu. Ikasle, irakasle eta familien artean, elkarrekin lan egiten jarraitu dezagun etorkizun oparo eta itxaropentsua eraikitzen. FLOREAGA osatzen dugunok opa dizuegu URTE BERRI ON!!! https://vimeo.com/1042993150 … [Read more...]
GABON EGUNEAN KANTARI
Ohiturari jarraituz, gaur goizean herriko kaleak kantuz bete ditugu, nahiz eta eguraldiak ez duen lagundu eta euriak gurekin bat egin duen. Eskerrik beroenak guraso, ikasle, irakasle eta guregana hurbildu zareten guztioi, zuen irribarreek eguzkia ekarri baitute egun euritsu honetan! … [Read more...]












