Urtarrilaren 31n, larunbatean, afari ederra egin genuen Joseba jatetxean, Don Boscoren jaiotzaren 200. urtemugaren barruan. 70 pertsona inguru elkartu ginen: irakasle, guraso, ikasle ohi (hauetatik asko Alai Batzako begiraleak gaur egun), salestar eta adiskide …
Menu gozo baten ondoren, kanturako eta dantzarako beta ere hartu genuen, dj Xabier Alberdik jarri zigun erritmoari eutsiz.
Giro bikaina izan genuen, eta amaieran festak jarraipena izan zuen … ordu txikietaraino!!! Zorionak guztioi!!










Utzi erantzuna