Oraingo honetan Hizkuntza Batzordeko Ikasleak irakasle lanetan aritu dira. DBH-ko beste ikasleei soziolinguistikako oinarrizko kontzeptu batzuk azaldu dizkiete. Horretarako, ordea, lehendabizi beraiek jaso zuten prestakuntza saio bat.
Lehenik eta behin, talde txikietan bildu eta Euskararen Egunerako DBH-ko ikasleek, bi helduri galdetuz, osatutako galdeketako datuak aztertu zituzten. Ondoren, datu horiek interpretatzeari ekin zioten. Hau egin ahal izateko, noski, hizkuntzek gizartean betetzen dituzten 7 funtzioak azaldu zitzaizkien: identitate funtzioa, familia funtzioa, lan funtzioa, funtzio lokala (herria), funtzio nazionala, kultura eta zibilizazio funtzioa eta nazioarteko hizkuntza funtzioa. Azkenik, ondorio honetara iritsi zirelarik: jasotako datuen arabera euskarak 7 funtzioetatik 3 baino ez ditu betetzen. Hau guztia, DBH-ko ikasleei argitu diete.
Ildo beretik, irakasleok ere soziolinguistikako saio bat izan dugu. Naroa Olalde eta Mailu Irizar, Maxixatzeneko kideak, Azkoitian egin zuten ikerketaz mintzatu zaizkigu. Beraiek eginiko ikerketaren arabera Azkoitian Euskara zein egoeratan dagoen azaldu digute.
Saio interesgarriak izan dira eta batzuetan, konturatu gabe, hartzen ditugun jokaerez ohartarazteko egokiak.
HIZKUNTZA NORMALKUNTZA BATZORDEA











Utzi erantzuna