Joan den ostiralean, HH, LH eta DBHko ikasle eta irakasleek ikasturtea Jainkoaren eskuetan jarri zuten hasierako meza ospatuz.
Horrez gain, astean zehar gela guztietan tutoretza saio berezi bat antolatu zen kanpainako kartelak komentatzeko. Honekin batera, ikasleek zehaztu zuten zeintzuk izango diren kurtso honetako ilusio, konpromiso eta erronkak.
Ikastetxeko pastoral taldeko lana ez da hemen geldituko eta programatutako ekintza, ospakizun eta tutoretza saioak gauzatuko ditugu, gure helburuak betetzeko asmoz:
LH:
– Umeei Jesus aurkeztu eta Beroni hurreratzea eragin.
– Berau inguruan ditugunen bitartez eta ondoan dauzkagun gauzen bidez aurkitu.
– Berau argi eta bide dela ohartu. Jainko Aitarekin, gizateriarekin, gure anai-arrebekin konektatzen gaituen kablea dela konturatu.
– Umeei ikasteko, jakiteko, euren inguruko gauzak deskubritzeko gogotsu sentitzen lagundu.
– Umeok haztea eta heltzea eragin, barrutik, barneratzea eta automotibazioa bultzatuz.
– Konektatzera, hau da, Jesusek bezala jardutera, hurrekoekin eta urrutikoekin modu positiboan sozializatzera animatu…
DBH:
– Neska-mutilei Jesus proposatu, modu erakargarrian eta gaur egungoan.
– Inguruneaz eta sare sozialez baliatu hazkuntza pertsonalerako.
– Alaitasunezko, errespetuzko eta bestearen onarpenezko salestar giroa bultzatu.
– Ekimen solidarioa: nerabeak besteen aldeko (jende pobretuaren edo hirugarren munduaren aldeko) ekintza transformatzailearen protagonistak izango diren proiektua diseinatu.
Aurtengo Pastoral plangintzari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.









Utzi erantzuna