LEHEN HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOKOEK BARRIAN EGIN DUTE HIRU EGUNEKO
EGONALDIA.
Ekainaren 5, 6 eta 7an, LH 3. eta 4. mailako ikasleak Barrian egon gara. Kurtsoa amaitu baino lehen, liburuak alde batera utzita, egun zoragarriak pasa ditugu bertan.
Lehenengo eguneko goiza, 3.mailakoek Añanako Gatzagetan igaro genuen,4.mailakoek berriz, Gasteizko Artium Museoan. Arratsaldean, denok elkartu ginen Nestle lantegia bisitatzeko. Ederki pasatu genuen eguraldi
ona eta ingurune paregabearen laguntzaz. Bigarren egunean ibilalditxo polita egitera joan ginen eta beste zenbait ekintza (jolasak, eskulanak, dantzak, antzerkiak, kantak,..) egin genituen. Aipatzekoa da bereziki ikasleek gaueko beladetan eta aurreko prestaketa lanetan izaten duten jarrera eta jartzen duten gogoa, parte hartzaile zein ikusle gisa.
Baina… azkar ailegatu zen etxera bueltatzeko eguna, pena handiz eta ilusioz hurrengo kurtsoko kanpaketarekin pentsatzen Azkoitira iritsi ginen.
Hitzak: Maribel García
Argazkiak: Juan Carlos Orodea, Mª Cruz Pascual, Josu Elortza, Maribel García eta Eli Osoro













Utzi erantzuna