Aurten ere lehen zikloko ikasleak eta irakasleak Zarautzeko Igerigain Aterpetxean egon gara.
Ekainaren 2an goizeko 09:30etan prest geunden autobusa hartzeko.
Goizean aterpea ezagutu eta eguraldia lagun, aterpetxe ondoan zegoen parke batean egon ginen. Bazkaldu ondoren, Zarautzeko hondartzara joan ginen eta Arguiñanoren jatetxearen ondoan, hondarretan jolasean ibili ginen. Jolastearekin batera, bertako surflarien trebeziak ikusteko aukera izan genuen. Arratsaldea jolasean igaro ondoren, afaltzeko ordua iritsi zitzaigun eta aterpetxera iristeko orduan, Zarauzko hondartzako ibilbidea egin genuen.
Gauean prestatutako ekintzak: abestiak, dantzak, antzerkiak, asmakizunak, ….e.a., gustura egin eta ikusi genituen.
Ekainaren 3an motxila jaso ondoren mendi buelta egin genuen Zarautzeko Santa Barbara ermitara, bidean txakolindegi batetik pasatu ginen eta azkenik, ermitatik, paisai paregabea ikusteko aukera izan genuen.
Parkean beste pixka bat ibili ondoren, bazkaldu eta etxera itzultzeko autobusa iritsi zitzaigun. Azkenean Azkoitira iritsi ginen, nekatuta baina egun ederrak igarota.
Hurrengo urterako prest gaude!
Hitzak: Alberto Ayerbe eta Maria Arenas
Argazkiak: Maria Arenas











Utzi erantzuna