2012-2013 ikasturtean Europako Komisiotik jasotako diru-laguntzari esker hainbat aktibitate egin ditugu. Hauetariko bat izan da LH 1.eta 2.mailakoak izan dituzten gimnasia erritmikako klaseak.
Proiektuaren helburuetariko bat da Ariketa OSASUNGARRIA bultzatu:
-NAHIKOA: Norberak duen mugitzeko premia bete behar da.
-ANITZA: Oinarrizko gaitasun fisikoekin zerikusia duten jarduerak garatu behar dira ( erresistentzia, indarra, malgutasuna, koordinazioa, abiadura).
-OREKATUA: Jarduerak proportzio egokian egin behar dira edo norberaren garapen mailara egokitu behar dira.
-Egunero ariketak egitea.
Proiektu honek Europako Komisioaren diru laguntza jaso du, Gaztedia Ekintzan programaren barruan.
Testua eta argazkiak: Olatz Zabaleta











Utzi erantzuna