DBH 3. Zumaia-Deba marearteko plataformara irteera.
Apirilaren 26an, DBHko 3. mailakoek eta hiru irakaslek Zumaia eta Deba artean dagoen marearteko gunera irteera egin genuen. Batek baino gehiagok esan duen moduan, Zumaia eta Deba arteko zatia benetan aparta da. Kantauri itsasoaren kostan, bai eta Europan ere, oso leku gutxitan dago hain zabalgune handia itsas barrurantz. Eguraldi kaskarra zen arren, goiz pasa ederra egin genuen. Aurrena San Telmoko eliza ikusi eta ondoren Algorrira jaitsi ginen. Flysch-aren eta labarraren ezaugarriak aipatu, ingurune naturalak errespetatzeko oharrak gogorarazi eta berehala hasi ginen izaki bizidunen bila. Baita aurkitu ere, espezie ezberdinetako alga gorri, berde eta arreak ikusi genituen. Animalien artean ere kolore ezberdinetako itsas tomate eta itsas anemonak, itsas barea, lapak, muskuiluak, ostrak, barraskilo espezie batzuk, olagarroak, izkirak, ermitari karramarroak, portzelanak, karramarro beltzak, ofiurak, itsas luzokerrak, itsas trikuak eta bi espezieetako arrainak. Baina, mareak gora egin aurretik handik irten egin behar eta hamaiketakoa jatera igo ginen, pixka bat beranduago Azkoitirantz abiatzeko.
Hitzak: Mª Axun.
Argazkiak: Leyre, Mª Axun, Enara Piris











Utzi erantzuna