Martxoak 14, osteguna, IRAES 21eko kide Jexux, Maria, Joanes eta Janire, Madariaga Dorretxean elkartu ginen Euskadiko beste zenbait ikastetxeetako kideekin, IV. Euskal Confint-a burutzeko asmoz.
Bertan, ingurumenari buruz hausnartu genuen. Horretarako, ikastetxean egindako konpromisoen lorea eta bi bertso eman genituen, bertan aurkeztu ahal izateko.
Goizaren zati batean talde ezberdinetan elkartu eta ideia jakin batzuen gainean hitz egin genuen. Ordubata iritsi bezain laster, bazkaltzeko aukera izan genuen. Eta, ondoren, dorretxea ezagutzeko aukera bikaina.
Arratsalde partean, guztiok batera elkartu eta ingurumena hobetzeko hainbat konpromiso adostu genituen.
Egun polita pasa genuen eta esperientzia berri eta zoragari batekin itzuli ginen Azkoitiara.
Besterik gabe, ingurumena geure esku eta hau hobetzeko egunero esfotzu txiki bat egiten ahalegindu behar dugula esatea baino ez zaigu geratzen. Eskerrik asko!.
Hitzak: Janire Arrieta










Utzi erantzuna