Aurten gure ikastetxeko berrikuntza edota desafioetako bat eskola baratzea martxan jartzea izan da.
Honen helburua produktu ekologikoak ekoiztea da eta, aldi berean, haurrek pixkanaka-pixkanaka landare mota ezberdinak eta beraien produkzioa ezagutzea datza.
Orain dela bizpahiru aste HH 4B gelako ikasleak baratza ezagutzera joan ginen. Egia esan, euri jasan ondorioz lurra motela zegoen baina, hala eta guztiz ere, pila bat gozatu zuten gure txikitxoek jarraian zerrendatzen diren lanak egiten:
– Udazkenean ikastetxeko podioan bildutako hosto lehorrak txikitu eta konposta moduan eskarolari bota.
– Belar txarrak kendu.
– Landare ezberdinak ezagutu.
– Lurra aitzurrez jorratu.
Haurrak oso motibatuta agertu ziren eta galdera batzuk ere egin zituzten. Irrikatan gelditu ziren eta galdetu zuten noiz itzuliko garen berriro baratza ikustera.
Proiektu honek Europako Komisioaren diru laguntza jaso du, Gaztedia Ekintzan programaren barruan.
Testua: Josune Aguirregabiria
Argazkiak: Ana Pavo













Utzi erantzuna