Azaroaren 12an 4.Beta 5.A mailako gure ikasleek, Floreaga Salestar Ikastetxea ordezkatuz, San Jose egoitzako aiton-amonei egin zieten bisita.
4.30 aldean han agertu ziren gure ikasleak, San Jose egoitzako ate aurrean, urduritasuna eta emozioa lagun zutela. Guztia prest zutenean hasi ziren aurreko astetan hainbeste entseiatu zituzten ekintzak gauzatzen. Hasteko, bertso-asmakizunak eskeini zizkieten. Ondoren, antzerki txiki bat antzeztu zuten 5.Akoek. 4.B mailakoak hiru abesti interpretatu zieten, txirulaz bat eta beste biak abestuz. Dantza egiteko trebetasunak ere erakutsi zizkieten. Hala eta guztiz, arratsaldeko unerik hunkigarriena irakasleek eta ikasleek egin zituzten oparien banaketa izan zen.
Ekintza honen bitartez gure adineko pertsonei eskerronezko omenaldia eskaini nahi izan diegu, berorren helbururik nagusiena aiton-amonei arratsalde on bat pasaraztea izanik eta lortu dugula esan daiteke. Horregatik guretzat ere esperientzi polita izan delako Gabonetan 4.A gelako ikasleekin itzuliko gara.









Utzi erantzuna