• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • EGUTEGIA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

ON JOSE MIGUEL NULEZ AZKOITIAN

2009-09-18 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

On Jose Miguel Núñez, salestarren Mendebaleko Europako arduradun nagusia, Azkoitian izan dugu bisitan, Erretore Nagusiaren izenean, asteartetik ostegunera.

Azkoitira iristean, Bilboko probintziala den On Felix Urra eta Azkoitiko salestar batzuekin batera, udaletxera joan ziren, Alkate jaunarekin elkarrizketa batera. Urte askotako elkarlana egin da Floreagako komunitate hezitzailearen eta udalaren artean, Azkoitiko herriaren zerbitzuan. On Jose Miguelek Azkoitiko herriari eskerrak eman zizkion, salestarrekiko beti izan duen jarrera 3930936103_f12be78765_obikainarengatik.
Bisita honen helburua honako hau da, batez ere: salestar komunitatea eta ikastetxea animatzea, eta kongregazio osoarekin batasun lokarriak indartzea… Horretarako On Jose Miguelek komunitatearekin eta salestar bakoitzarekin elkarrizketa ugari izan ditu.
Asteazken goizean, Lehen Hezkuntzako neska eta mutilei egun onak eman zizkien, hitzalditxo labur eta eder bat eginez. Gero Haur Hezkuntzako ume eta irakasleak agurtu zituen, gelaka. Eguerdi inguruan, Floreagako irakasle eta lankide guztiekin elkartu zen, ikastetxeko bideo-gelan: han gure salestar eskolaren estilo bereziaz eta nortasun kristauaz hitz egin zuen, gure eskolak azken urteetan eginiko aurrerapenak aipatu zituen, eta lankideei bere ahalegina eskertu zien.
Arratsaldean, Antonio Oteiza Fundazioak zabaldu duen arte erlijiosoari buruzko museoa bisitatu zuen, eta parrokiako erretoreari bisita egin zion.
Gero, On Bosco Aretoan, hitzaldi bikaina eskaini zion Azkoitiko salestar familiari. Jende ugari bildu zen, eta hitzaldia zoragarria izan zen: Salestar Familiaren berri eman zuen, azken aldi honetan gehitu diren talde berrien azalpena eginez; salestar kongregazioaren data bereziak aipatu zituen: Sortu zeneko 150. urtemuga izango da abenduaren 18an; On Miguel Rua dohatsuaren heriotzaren mendeurrena 2010ean… Eta gaur kongregazioak duen misioaren erronkak aipatu zituen. Ondoren mokadu eta trago bat hartzera joan ziren guztiak elkarrekin.
Ostegunean, DBHko irakasle batzuekin hitz egin zuen, eta ikasgeletan bisita egin zien neska eta mutilei… Ostegun gauean Donostia aldera joan zen.
Berak dionez, Azkoitian oso ongi onartua sentitu da eta egiten den lan ona ikusi du. Hobetzeko puntu batzuk ere proposatu ditu.
Eskerri kasko, On Jose Miguel, eta hurrengora arte!!

Argazkiak ikusteko egin hemen klik aquí para ver las fotos

Don José Miguel Núñez, Regional de los salesianos para Europa Occidental, ha realizado la visita extraordinaria a la comunidad salesiana y educativa de Azkoitia, en el nombre del Rector Mayor, Don Pascual Chávez.
Su presencia ha sido un símbolo de la unidad de la Congregación Salesiana, presente en más de 130 países del mundo, con más 16000 salesianos religiosos consagrados y una Familia Salesiana que integra una cantidad innumerable de laicos trabajando a favor de los jóvenes más necesitados, siguiendo el estilo evangélico vivido por Don Bosco.
Don José Miguel ha visitado a la comunidad y la obra de Floreaga; ha tenido diversos encuentros de animación y diálogo con la comunidad salesiana, las autoridades civiles y religiosas de la localidad, con todo el profesorado de Floreaga y con los chicos y chicas del centro, a los que ha visitado en las aulas. Junto con la unión de toda la familia salesiana, ha insistido en el estilo propio de la escuela cristiana salesiana. Estos días ha explicado algunos retos misioneros de los salesianos y ha insistido en varios acontecimiento significativos del futuro próximo: 150º aniversario de la fundación de la Congregación Salesiana, el 18 de Diciembre; el centenario de la muerte de Don Miguel Rúa, primer sucesor de D. Bosco, en 2010…
Don José Miguel nos ha ofrecido su palabra cálida, su profundo conocimiento de la congregación, su palabra de ánimo y su cercanía en todo momento. Muchas gracias, Don José Miguel, y hasta la próxima!!

Filed Under: Orokorra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

2026-10-21 Txomiñe006
2026-10-21 Txomiñe008
2026-10-21 Txomiñe010
2026-10-21 Txomiñe011
2026-10-21 Txomiñe007
2026-10-21 Txomiñe013
2026-10-21 Txomiñe009
2026-10-21 Txomiñe005
2026-10-21 Txomiñe016
Gehiago

Datozen ekitaldiak

Aza 20
Egun guztia

1. ebaluazio bukaera

Aza 23
Egun guztia

DBH: 2. ebal hasiera

Aza 30
Egun guztia

JAI EGUNA

Abe 7
Egun guztia

JAI EGUNA

Abe 8
Egun guztia

JAI EGUNA

Egutegia ikusi

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa

COOKIEn politika
Cookieak erabiltzen ditugu edukiak eta iragarkiak pertsonalizatzeko, baliabide sozialetako funtzionaltasunak eskaintzeko eta gure trafikoa aztertzeko. Era berean, gure web orriaren erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu baliabide sozialetako, publizitateko eta estatistiketako gure hornitzaileekin. Horiek aukera izango dute informazio hori zeuk eman diezun edo euren zerbitzuak erabili dituzulako eskuratu duten bestelako informazio batekin uztartzeko. "Onartu" sakatuz, cookie GUZTIAK erabiltzeko baimena emango duzu.
Ez saldu nire informazio pertsonala.
Cookie aukerakOnartu
Cookien politika

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure esperientzia hobetzeko webgunean nabigatzen duzun bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateak funtzionatzeko. Webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen diguten hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu. Cookie hauek zure nabigatzailean gordeko dira zure baimenarekin soilik. Cookie hauek ezabatzeko aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk ez erabiltzeak zure nabigazio-esperientzian eragina izan dezake.
Beharrezkoak
Always Enabled
Beharrezko cookieak ezinbestekoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honek webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez ditu sartzen. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Ez beharrezkoak
Webguneak funtziona dezan bereziki beharrezkoak ez diren eta erabiltzailearen datu pertsonalak analitikoen, iragarkien eta kapsulatutako beste eduki batzuen bidez biltzeko bereziki erabiltzen diren cookieak beharrezkoak ez diren cookie gisa deitzen dira. Derrigorrezkoa da erabiltzaileen baimena eskuratzea cookie hauek zure webgunean exekutatu aurretik.
SAVE & ACCEPT