• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

ERREGEA ETA BUFOIA

2012-01-30 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

On Boscoren Astearen barruan, urtarrilaren 30ean Ander Lipus aktorea , Andoni Egaña bertsolaria, Unai Elizasu gai jartzailea eta Sabino Alkorta teknikoa Floreagara azaldu ziren, inprobisazioaren edo bat-batekotasunaren  gaztelua menperatzea, eta baita lortu ere!! Hala fede!!

On Bosco aretoan “Erregea eta bufoia” emanaldia eskaini ziguten, eta ordu eta erdiz oso gustura egon ginen, inola ere aspertu gabe, antzerkia eta bertsoaren munduaz oso ondo pasatzen.
Unaik egin zuen aurkezpenaren ondoren, Andonik agurra kantatu zigun. Jarraian Lekeitioko Estepan Asekas “DJ eskratxerra” azaldu zen eszenatokian, errege aulkiaren  atzetik…  Gogor aritu ziren DJa eta bertsolaria jangelako menuak eta jarrerak aztertzen…
Ondoren Juan Junda azaldu zen eszenan, bere gazte garaian “poto” egin omen zuen bertsolari poto-psikotiko-depresiboa, gutxienez lau pilula hartu ondoren. Markinako Larruskain auzokoa izanik, bere euskara nahiko gertukoa egin zitzaigun, gauza jakina baita Azkoitiko eta Markinako hizkerek antzeko tonua dutela, eta “x” asko…  Andoni eta Jaun Junda azterketan kopiatzen harrapatu zituen nonbait maisuak, eta horra hor beraien esplikaziñoak,…
Jarraian, Unairen esanetara, Andonik “seguidilla” estiloan kantatu zuen tarte luze batez, inoiz ere errimak galdu gabe… Benetan kuriosoa eta bikaina!!
Ignatius atezaina azaldu zitzaigun jarraian, Andoni ikasleari “piper” egiten ez uzteko … Benetan aholku bitxiak jaso genituen … Nonbait klaseetan aspertzean ere zerbait ikasi omen daiteke, bizitzaren zikloa omen delako.
Manex Domitxine  Iparraldeko kantari edo kantautoreak agurtu gintuen ondoren, Behe Nafarroa eta Zuberoa arteko mugatik etorria … Hasieran kostatu zitzaigun kantaria “untsa” zegoela ulertzea.  Gure Elton John gogor aritu zen gitarra eta guzti kantuan. Musikari honek sorgindu omen zituen Azkoitiko neska guztiak, tartean Andoniren alaba bat. Gure mendi eta basoetan “eskuaraz” kantatzen duen txoria gisa aurkeztu zen Manex. Eta Andremaixetan gure artera etortzeko promesa egin zuen. Kontuz guztiok!!
Jarraian Andonik Unaik jarritako puntuei erantzun zien. Eta, gauza harritzekoa!! doinurik gabe ere oso ondo atera ziren bertso errimak, errezitatzean.  Bikaina!!
Andoniren anaia ezkutua azaldu zen jarraian, Eusebio, erdi euskaraz erdi gaztelaniaz hitz egiten, eta ligatzeko asmoan beti ere. Loiolako Basilika handia ere hizpide izan zuen. Bera eskolan ”txiko diez”, omen zen, baina “diez menos el uno”,  hots, “txiko zero”.  Oso gustura egon ginen berarekin.

Ondoren Azkoitiko Kamaleioa etorri zen, argentinarra bera,  bertsolaritza arloan munduan gehien dakiena … Nonbait doktore honen semeak beti Pello Joxepe darabil buruan … eta bertsolaritzan Andoni irakaslearengandik suspentso bat jaso du.
Jarraian Unai pilotari bihurtu zen, edo apustu korredore … Kontua da hustutako pilota batzuk bota zituela jende artera, pilota jasotzen zuenak hitz bat esan zezan, nahi zuena. Hitz bitxiak atera ziren, baina Andonik bertso egokiak kantatu zituen hitz haiek guztiak erabiliz, hasieran bost oinekin, eta gero bederatzirekin … Benetan artista da!! Gainera bere mezua ere utzi zigun: garrantzitsua da bat norbera izatea!
Gero sorpresa handi bat izan genuen. Nor etorriko oholtzara, eta berriro Juan Junda!! Andoni eta Juan gogor aritu ziren puntuka bertsotan, librean, …
Ia konturatu gabe iritsi ziren arratsaldeko bostak ere. Benetan ondo pasatu genuen emankizun beti berri honetan. Izan ere, ez dago aurrezko gidoirik, eta bertsoak eta egoerak bat-batekoak dira, inprobisatuak, … Meritu izugarria dute gure artistek!! Zorionak eta eskerrik asko!!

El 30 de Enero tuvimos la suerte de disfrutar de un espectáculo extraordinario “Erregea eta bufoia” dentro de la Semana de Don Bosco. El bertsolari Andoni Egaña y el actor Ander Lipus, a las órdenes de Unai Elizasu y con la ayuda técnica de Sabino Alkorta, nos presentaron una galería de personajes y situaciones llenos de humor, que nos hicieron disfrutar de lo lindo. Los artistas tienen un gran mérito, pues el espectáculo se basa en la improvisación y no se repite nunca. La sesión nos animó a participar en la bertso eskola local y disfrutar de esta rica expresión de nuestra lengua y cultura.

Hitzak:  Juan Inazio

Filed Under: DBH, Orokorra Tagged With: andoni, aner, azkoitia, bufoia, egaña, elizasu, erregea, floreaga, ikastetea, lipus, salestar, unai

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa