Ohiturari jarraituz, aurten ere, Elkargune- Zubi Aurrean igeri ikastaroak hasi dira.
Floreagako ikasleentzat. Ikastaro hauetan LH.ko 1.,2.,3. eta 4. mailako umeek parte hartzen dute. Diputazioak, udalarekin batera, antolatzen duen ekintza honek neska-mutilek, 4. mailatik ateratzen direnerako, igerian jakitea du helburu.
Aurten Irailaren 28an hasi eta Abenduaren 21ean bukatuko dugu jarduera hau.
LHko 1. eta 2. mailetan, ikasleek ikastaroa jarraian egiten dute. Astelehenetik ostiralera joaten dira 20 egunetan zehar eta 45 minutuko saioak egiten dituzte.
LHko 3. eta 4. mailetako ikasleek Gorputz Hezkuntzako saioak aprobetxatzen dituzte ikastaroa egin ahal izateko eta 60 minutuko 15 bat saio burutzen dituzte.
Ikastaroari esker, esan dezakegu Floreagako ikasleek 4.mailatik ateratzen direnean %100 igeri egiten dakitela.








