Ekainaren 3an, HHko 3, 4 eta5 urteko haurrak ikasturteko amaierako ibilaldia egin genuen.
Goiza Txiki-Parken igaro genuen, haur guztiak pozik eta alai ibili ziren.
Gero Oriora joan ginen eta iritsi orduko haur guztiak motxilan zuten janaria atera eta jaten hasi ziren, nahiz eta oraindik bazkaltzeko ordua ez izan.
Ondoren bertan dagoen parkean jolastu zuten denbora batean, orduak aurrera haurrak nekatzen hasi ziren, ibilaldiaria amaiera emateko inguruan zegoen parke bateko animaliak ikustera joan ginen.
Autobusean gehienak lo etorri ziren. Amaitzeko esan dezakegu egun borobila izan zela, bai eguraldi aldetik eta baita ere haurrak oso gustora ibili zirelako eta inork minik hartu ez zuelako.
Hitzak: Fatima Azpiazu
Argazkiak: Izaskun Alberdi, Maje Zubizarreta eta Lourdes Elorza











Utzi erantzuna