Salestar ikastetxe guztietan ospatzen da Maria Laguntzailearen eguna.
Gaurkoa oso egun betea izan da. Goizeko 9etan LHkoek meza izan dute, ondoren goiz guztian zehar jolas desberdinetan aritzeko aukera izan dute: sokatira, DBHko ikasleek gidatutako jolas exotikoak, eta bukatzeko krosa. Arratsaldez “Megamind” filma ikusi dute.
DBHkoek 10etan meza izan dute. Bukaeran ikastetxeko Zuzendari Titularran den Joseanek ikasle ohien ikurra eman dio DBH4ko ikasle bakoitzari. Handik antzokira filma ikustera. Arratsaldez txapelketa bukaera izan dute. Lehia bizia ikusi dugu patioan. Nork irabazi ote du?
HHkoek 9etan antzokian filma ikusi dute, gero 11:30ean elizkizuna izan dute, bertan talde bakoitzak Ama Birjinari bere lore eskaintza egin dio. Arratsaldez jolasak eta meriendaz gozatzeko aukera izan dute.
Hitz gutxitan: egun zoragarria!













Utzi erantzuna