Maiatzaren 18an, asteazkena, Donibane Lohitzunera egin genuen irteera frantseseko ikasleok.
Hitz batean, zoragarria izan zen. Lehenik hiria pixka bat ezagutu genuen, portua, hondartza, merkatua, etab. Merkatuan erosketatxo batzuk egiteko aukera izan genuen, frantsesez eginez noski. DBH 3 eta 4ko ikasleek bigarren mailako ikasle batzuk hartu behar zituzten, ez zekitenez oraindik gauzak nola eskatu.
Merkatutik irtendakoan, kalean zehar joan ginen, bertan zeuden denda guztiak ikusiz. Denetarik zegoen, arropak, jakiak, tabernak… Kaletik, denok hain espero genuen hondartzara joan ginen. Ikusgarria zen. Dena txukun-txukun eta isiltasunean zegoen. Bainua hartu ezezik, eguzkia hartzeko aukera ere izan genuen, eta bat baino gehiago, erreta etorri zen.
Hondartzetik irtendakoan, txokolate denda batera joan ginen, eta, egia esan, gozo-gozoa zegoen dena. Oso ondo pasatu genuen, eta hurrengo urtean ere itzultzea gustatuko litzaiguke.
Hitzak: Aitor León











Utzi erantzuna