“Santa Ageda eguna dugu…” eta Haur Hezkuntzako ikasleak kantari atera dira herrian zehar.
Aste osoan koplak eta bertsoak entsaiatu ondoren goizeko hamaiketan abiatu dira eliz atarira. Han bildu diren pertsonei abestu ondoren, Balda plazaraino joan dira eta segidan Herriko Enparantzara. Ez dira hor bukatu bertso guztiak, oraindik ikastetxeko LH eta DBH ikasle eta irakasleei abestu behar genien eta. Azkeneko ekinaldia HHko atarian egin dute, bertan bildu diren gurasoen aurrean abestuz.












Utzi erantzuna