1888ko urtarrilaren 31n On Bosco hil zen Torinon (Italia). Bere bizitza osoa gazteen alde eman zuen.
Haientzat sortu zituen etxeak, ikastetxeak, oratorioak (gurean Alai Batza); haientzat sortu zuen heziketa estilo propioa “Sistema Prebentiboa”.
Harrezkero urtarrilaren 31 festa eguna izan da salestar etxe, ikastetxe, parrokietan, azken finean, salestar bat zegoen inguruetan. Floreagan urtarrila osoan gogoratu dugu On Bosco egun onetan, karteldegietan, txapelketetan eta, batez ere, gaurko festa handian.
Goizean zehar talde guztiak pasa dira elizatik bere elizkizuna izateko. HHkoei On Boscoren bizitzaren pasarte bat azaldu zaie, LH eta DBHkoek meza izan dute. Goizean HH eta DBHkoek pelikula ikusi duten bitartean LHkoek bere txapelketaren azken jardunaldia jokatu dute.
Arratsaldean, berriz, DBHkoek bere txapelketa jokatzen zuten bitartean, HH eta LHkoak Baztartxora joan dira “Patxin eta Potxin” pailazoen ikuskizunaz gozatzeko.
Egun borobila!
LHkoen txapelketaren emaitzak. Saria datorren astean banatuko da!













