Urtarrila On Boscoren hilabetea dela esaten dugu munduko salestar ikastetxe guztietan. Nonahi musika, antzerki, kirol, magia, film edo kultura emanaldiak izango dira On Boscoren omenez. Floreagan ere On Boscoren astea bete-betea dator. Gure hezkuntza sistema bere ideietan oinarritzen da. Gure eguneroko bizitzan burutzen ditugun salestar ekintza asko eta asko ez ditugu guk asmatu, moldatu baizik.
Entzun al duzu inoiz beste ikastetxeren batean EGUN ONAK ematen dituztela? Salestar ikastetxea baldin bada, ziur baietz, baina beste ikastetxeren batean? Hori ere ez dugu guk asmatu. Garai batean On Boscok bere etxean hartzen zituen gazteei GAU ONAK ematen zizkien, bere amak txikitan berarekin egiten zuen bezala. Mezu, ideia labur eta sendo bat eguna bukatzeko. Gurean eguna hasteko izaten bada ere, zentzua bera da: eguna hasteko ematen digute mezua, egunean zehar gogora dezagun.
Programa hauxe da:










Utzi erantzuna