Aurten ere ezin zuen huts egin!
Arratsaldeko hirurak ziren HHkoak antzokira hurbildu direnean, hauen ondoren LH 1 eta 2koak izan dira Oletnzerorekin egoteko eta eskutitza emateko aukera izan dutenak. Pixka bat zain egon gara, baina deiadar egin diogunean segituan etorri da, han nonbait ibilik zen bueltaka. Aurten ere txintxo portatu al garen galdetu digu, guk dudarik gabe BAIETZ! erantzun diogu, nahiz eta batzuetan… edo askotan…
Eskutitza banan-bana eman diogu eta berak opari gisa txokolatina eman digu. Bere omenezko kantua ere izan ditugu gogoan eta ederki asko abestu diogu. Ea 24a gauean ez den etxez nahasten eta bakoitzak eskatutakoa ekartzen digun!












Utzi erantzuna