Liburuaren eguna 2026
Liburuaren eguna oso modu berezian ospatzen dugu gure eskolan. Liburuak irakurtzeaz gain, istorioak bizitzea eta familian partekatzea izaten da helburua, eta horretarako bisitari paregabeak izan ditugu gurean. Hainbat ikasleren aita, ama, aitona eta amonen laguntzari esker, gure gelak magiaz bete dira. Euskara, gaztelania, ingelesa, arabiera, urdua, soninkea eta beste hainbat hizkuntza nahastu dira, literaturak mugarik ez duela erakutsiz.

Senitartekoek guregana etorrita egin diguten opari eder hau eskertzeko asmoz, ikasleek txalo zaparradak eta beraiek egindako oparitxo xume batzuk eskeini dizkiete.
Ipuinen ostean ikasleek eta familiek elkarrekin orri-markatzaileak egin dituzte.
“Irakurtzea mundu askotan bizitzea da, eta gaur, mundu horiek guztiak gure eskolara etorri dira.”
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi gure eskola komunitatea horren aberasgarria egiteagatik.











Utzi erantzuna