Udaberriaren atarian, urtero bezela, Eskolarteko bertso idatzien txapelketa iritsa da. Aurreko urteetan bezalaxe Azpeitiko Basozabalen izan zen Urolako saioa. LH eta DBHko maila ezberdinetako 22 ikaslek hartu zuten parte aurtengoan eta goiz pasa ederra egiteko aukera izan genuen bertsoaren aitzakian.
Ia-ia oharkabean euskal kulturan hainbesteko pisua eta indarra duen jardueran murgildu ziren gure ikasleak. Lehendabizi zegokien gaiaren inguruko koplak eta bertsoak sortuz eta gero bertsolari gazteen jardunaz gozatuz.
Ikasi eta gozatu, gozatu eta ikasi, hori da bertsolaritzak gure ikasleei eskaintzen diena eta atzokoa horren beste adibide bat besterik ez da.










Utzi erantzuna