Gaur goizean, goizeko 9:00etan, Donostira abiatu gara Reale Arena ezagutzera. Bertan, bideo bat ikusi eta Anoetako txoko guztiak bisitatzeko aukera izan dugu: aldagelak, jantokia, fisioterapia gela, trofeo erakustokia… Denetarik ikusi dugu! Ondoren, jolas dibertigarriak egin ditugu Anoetako polikiroldegian.
Bazkaldu ostean, Aquariumera joan gara eta bertako arrain espezie desberdinak gertutik ikusi ditugu. Egun zoragarria izan da, esperientzia ederrez betea! Azkenik, nekatuta baina pozik, etxera itzuli gara.












Utzi erantzuna