LH6. mailakoak XVI. mendeko Igartubeiti baserrian izan gara gaur. Bertan, pelikula batean bezala, gure arbasoen bizimoduaren berri jaso dugu. Dolare baten inguruan eraikitako baserrian eguneroko bizimoduari buruzko xehetasunak ezagutu eta erabiltzen zituzten tresnak aurrez aurre ikusteko aukera izan dugu. Hala ere bereziena dolarea martxan ikustea eta bertan sortutako sagar-zukua dastatzea izan da.
Arratsaldean, berriz, Ormaiztegiko burnizko zubia eta Beasaingo Igartza monumentu multzoa ikusi ditugu. Azkenik, etxera itzuli baino lehen jolasteko tartetxo bat ere izan dugu. Egia esan oso egun polita izan da eguraldia eta gure ikasleen jarrera ona alde izan ditugulako.












Utzi erantzuna