
Floreaga ikastetxeko IGE Guraso Elkarteak festa zoragarria prestatu zuen maiatzaren 24rako.
Oso eguraldi ederra izan genuen 24n, larunbatean. Goiz hasi ziren gurasoak paella eder bat prestatzen eskolako sukaldean. Bitartean puzgarriak kokatu zituzten On Bosco frontoian eta goiko patioan…
Eguerdi aldera hasi ziren familiak etortzen… Alai Batzako monitoreek jarri zuten patioetako musika… Patio berdean mahaiak eta aulkiak prest zeuden, 300 pertsona ingururentzat…
Mugikorrak egun horretan EZ erabiltzeko kanpaina ere egin zen, “Jaso burue” ekimenean…
Eguerdian familien arteko Gymkana ederra egin zen. Bazkaritan, norberak ekarri nahi zuenaz gain, IGE paella bikaina eta kafeak eskaini zituen. Ondoren Abk animatutako bingoa izan zen…
Bazkal ondoan, berri jolasak eta puzgarriak izan genituen, eta amaieran “Apar festa” ederra.
Jendea oso gustura egon zen. Denen artean jaso genuen patio berdea azkar-azkar… Egun bikaina, familia espiritua indartzeko. Ahaztu gabe Maria Laguntzailearen eguna ospatu genuela bide batez. Zorionak eta mila esker festa eder hau prestatu eta honetan parte hartu duzuen guztioi!!!










Utzi erantzuna