Azaroaren 5ean, LH 4ko ikasleok Lapatxeko zabortegira bisita egin genuen. Lapatxen Ana eta Itziarren laguntza izan genuen. Bi taldetan banatu ginen ekintza ezberdinak egiteko. Alde batetik zabortegi ezagutzeko aukera izan genuen, bertara doan zaborraren prozesua osoa aztertuz. Monitoreek azaldu zigutenez Lapatx Zabortegia Urola Erdian kokatzen den zabortegi kontrolatua da. 1988an ireki zen, eta Errezil errekaren meandro zahar baten gainean eraiki zen; honek iragazgaiztasuna bermatzen baitzuen.
Azpitik, hondakinak gordeko dituen eremuak iragazgaitzak bilakatzeko prestatu ondoren, hondakinak bota eta zabaltzen dira. Eremu osoan 2-3 metroko hondakin geruza osatzean lurraren eta inerteen nahastura bateko geruza batez estaltzen da. Berriz ere hondakinak gainean botatzeko.
Eremu guztian zehar, tutu bidez hondakinen deskonposizioan sortzen den gasa ateratzeko sistema bat dago. Bertatik lortutako gasa erre egiten delarik. Egunero: 300 Tn hondakin (180 Tn bertako udalerrietakoak eta 120 Tn San Markoseko mankomunitatekoak). Ixteko epemuga 2009 arte zen, baina handitzea eta epea luzatzea onartu da 2012ra arte.
Bestalde kuriosoa da zaborrak prozesu guztia igaro ondoren inguruaren zati batek nolako itxura ederra hartzen duen, parke bat ematen du, ezin da imaginatu lur azpian hainbeste zabor egon daitekenik.
Garbiguneko instalazio berriak ere ikusteko aukera izan genuen.
Bestalde kontsumo gelan erosketen simulazio bat egin genuen eta ondoren gure erosketen azterketa egin genuen. Azkenik produktuen arteko aldea ikusi genuen energi kontsumoaren aldetik .
Goiz ederra eta ikasteko aukera ona izan zen ostiralekoa.
El 5 de noviembre los alumnos de 4º de Primaria estuvimos en el vertedero de Lapatx, viendo el proceso que siguen los residuos que se producen en las localidades próximas , más las que últimamente están llegando de la zona de Donostialdea. Las monitoras Ana e Itziar nos dieron cuenta del proceso que siguen los residuos . El vertedero tenía que haberse cerrado el 2009 pero se ha prorrogado su funcionamiento hasta el 2012.Luego tuvimos un taller de consumo donde hicimos un simulacro de compras y donde pudimos darnos cuenta de la diferencias existentes entre los distintos productos en cuanto a su origen y gasto de energía.
Testua: Jose Manuel Arenas
Argazkiak: Mª Cruz eta Jose Manuel Arenas











Utzi erantzuna