• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

23.KORRIKA! HARRO HERRI!

2024-03-20 Idazlea: LH Floreaga Leave a Comment

Iritsi da Korrika! Martxoaren 14an Irunen hasi zen 23. Korrika eta igande honetan, martxoaren 24an, amaituko da Baionan. Eta ttipi-ttapa, ttipi-ttapa iritsi da euskararen aldeko lasterketa erraldoia Azkoitira eta Floreagara.

 

Atzo arratsaldean Korrika Txikia egin genuen eta lekukoa elkarri pasaz korrika egin dugu peto koloretsu, doinu alai eta oin hots zoriontsuekin. Kaletik itzulia egin ondoren goiko patiora igo gara eta bertan LH6koek lekuko barruan zegoen mezua irakurri digute. Horrela zioen mezuaren zati batek:  Ikasle, izan harro; euskaldun, izan harro; haur eta gazte, izan harro. Euskara da gure jolasik onena, bizi euskaraz! Ondoren, bertsoak abestu dizkigute eta amaitzeko aurtengo abestiarekin dantza egin dugu. Arratsalde bikaina igaro dugu, euskararen alde!

 

Ordu batzuk pasata, asteazken honetan, goizeko 5:30 aldera iritsi da Korrika Azkoitira. Floreagakooi 1476. km-a egokitu zaigu. Elosura bidean, Zabaletabidekoa bidegurutzean eta bertan hartu dugu lekukoa goizeko 5:57ak aldera.

 

Iluntasunari eta aldapa gogorrei aurka egin eta taldetxo ederra bildu gera bertan. Urduritasunak urduritasun, hantxe egon gara zain, noiz iritsiko furgoneta musikarekin eta argiekin. Azkenean, iritsi da! Lekukoa hartu eta bertan geunden guztiak, pozik, irrifarrez goruntz egin dugu, “Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa Korrika”. Familia, ikasle eta irakasle, DENOK BATERA EUSKARAREN ALDE! Zoragarria izan da!

 

2024/02/14 – 23. korrika. - CIFP Plaiaundi LHII

FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN eta EUSKARAREN ALDE!

 

Filed Under: Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, hezkuntza, korrika

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa