Klima aldaketa errealitate ukaezina da, gaur egun gure planeta jotzen duen ingurumen-erronkarik
handiena.
Astero, hainbat informazio eta ekintzen berri emango dizuegu txoko berdearen bitartez.Gauza praktikoak dira beti, denok egiteko modukoak klima aldaketa moteltzearren eta bizitzeko moduko mundua uztearren datozen
belaunaldiei. Xumea irudituagatik ere, ekintza bakar bat ere ez da alferrikakoa.
Ez dezagun gutxietsi pertsona bakoitzak klima-aldaketa arintzeko egin dezakeena.
Keinu bakoitza garrantzitsua da!
Denak ez gara berdin egoten eroso, baina 19º C eta 21º C bitartean egotea nahikoa da horretarako. Etxeetako energia-kontsumoaren ia erdia (% 45) berogailuan joaten da. Gure etxeetako tenperatura 1 º C jaisten baldin badugu, faktura elektrikoaren % 5 eta 10 bitartean aurrez dezakegu, eta CO2 isurketak ere poliki murriztuko ditugu: errepidean 1.600 km gidatzen dugunean isurtzen duguna bezain beste. Termostatoa programatu, tenperatura beherago jarri gauerako eta etxean ez gaudenerako, horixe nahikoa da berogailu-faktura %7-15 murrizteko.
Beste aholku erabilgarririk nahi? Ez jarri bero-galdararen tenperatura 60°C baino beroago, eta leihoak gehienez ere 10 minutuz utzi zabalik, nahikoa da-eta gela egurasteko, hormak eta lurra hoztu gabe.
Azkenik, gauez pertsianak eta gortinak itxita edukiz gero, asko aurreztuko dugu berotan.









Utzi erantzuna